XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zumaia

AGUR.

- Ongi etorria izan zaitez biotzeko Luzear; zeure agerketaz pozten naiz da, jarrai osasuntsu, argi ta zuzen Euskal Orria antolatzen lekua emanaz idazle guziai, nola jakintsuari ala totelari, bere garaian ta eran.

¿Al ezpanuartzen?.

BURNI BIDERI.

- Guztiz atsegin izan zaigu irakurtzea Burnibideko Eusko Langillien Alkartasunaz.

Premiña ederra baidago.

Jarrai gogor aurrera ateratzen asmo bearrezko ta begizkoa degun ori.

Gaur dan eguneko U.G.T.'ren garaipena Euzkadi'ko burnibidetan, euskaldun langillien nabarmenkeriz, epeltasunagatik daukate Agiritauak lenbailen biali unutz, argi ta garbi ta sutsu agertuaz guziok elkarturik ta egitez langille arazuaz, garaian ta neurrian agertu ezkero garaipena agertuko da, bañan... bear bearrezkua dan ezkero Euzkadi'n euskaldunok agintzea era berean agertu bearrean gera baita ere zaletasun guziarekin artzen ditugun gaiak, garaiz ta zuzentasunez jokatuaz aurrera ateratzea geureganatuaz euskaldun langilleak tamalez geugandik aldenduak, asko da asko ofuscados en su ignorancia andik edo emendik zerbait lortu nairik, txanpon batzuben zalekeriagaitik nor bere kristau-euskalduntasuna ostikopetuaz.

Urren arte.

EUZKELDUNA.